Top
Urtarrilak 27, 2012 bisita kopurua:306362

Ezizena
Pasahitza

Bilo eta Nano
Firefox StopIE.com - Stop Internet Explorer
No Software Patents!
gorosabel.net
eskerrik asko laguntzagatik
rss jarioa
 
euskalsource-liburuak
 
Albisteen Bilatzailea :
 
Kontakturako :
emaila
euskalsource@euskalsource.net




HTML5: Datozen berrikuntzak

Batzuk html5 berandu datorrela irizpidea dute beste batzuk ordea; denbora luzeko kontua dela.

Egia esan, nire ikuspuntua bestelakoa da, html5 egungo teknologia bat da, indar haundia duena eta inongo dudarik gabe izango duena. Bi hitz bakarrikan, nagitzaile nagusien atzean dauden enpresek pantilaren ehuneko haundia bat html5 inplementatzen jarri dute.

Enpresa nagusiek beren orduak teknologia honen inguruan sartzeak, bi esanahi nagusi ditu, batetik proiektu pila sortuko direla bere inguruan eta bestetik plataforma gehiengotara zabalduko dela. Beraz, animatu eta hackeatu ezazu html5-a !!

Izango dituen berrikuntzak (Lehentasunean oinarritua): - Bideo eta audio integratuak - Websocketak - Hariekin lan egiteko aukera - Input eta senzore ezberdinekin jolasteko aukera (webcam,mikroa, orientazio sensorea). - Geolokalizazioa. - 2D eta 3D byte lan egiteko aukera.

argazkiak/ikasi.jpg
TaMaX Idatzia, 2011-11-24 an


Gmail Posta elektronikoa: makina bat ezizen

Googlek eskeintzen duen posta elektronikoak ezizenak era erraz batean sortzeko aukera eskeintzen digu. Ezizenak posta eletronikoak iragazi eta ordenatzeko erabiltzen dira batitpat.

Gure posta elektronikoaren ezizen ezberdinak sortzeko "+" ikurra gehitzea besterik ez degu, beti ere gure erabiltzailearen amaieran. Demagun, nire posta elektronikoa espagetuies@gmail dugula, ezizen ezberdinak sortzeko aukera honela izango litzateke:

espagetuies+proiektuak@gmail
espagetuies+debian@gmail
espagetuies+lagunak@gmail

Helbide horietara idatziko duten guztiak, espagetuies@gmail posta elektronikora joango dira, izan ere gmail-ek "+" ondoren doan guztia ez du kontuan hartzen.

argazkiak/sarea.jpeg
TaMaX Idatzia, 2008-07-08 an


Bug-ak nola konpondu ?

Bug-ak maiz amets gaizto bihurtzen dira aplikazio ezegonkorrekin "jolastea" atsegin zaigunei. Orohar, bug-ak zuzentzeko GNU/Linux-en patch sistema erabiltzen da; kontrolatzaile eta jokoetan batipat.

Aplikazioaren akatsa zuzentzeko era bat honako hau dugu:

Imaginatu Gaim-en beta bertsio bat probatzen ari garela, ohartu gara ikonoak ez dabiltzala ondo , eta bug-a baten bila hasi gara.

Google-n bilatu ondoreng honako web orriarekin topo egin dugu: http://kengruven.com/programs/gaim-patches/ , orduan ohartzen gara benetako bug-a dela.

diff fitxategia eskuragarri topatzen dugu, baina zer hori ? Akatsa zuzentzeko egin beharreko aldatekak gordetzen duen fitxategia da, zer kendu eta zer jarri esaten duena, zein fitxategi aldatu behar den era berean.

Ikonoekin akatsa dugunez ; http://kengruven.com/programs/gaim-patches/gaim-icons-patch.diff fitxategia jaitsiko dugu.

Akatsa zuzendu ahala izateko honako hau idatziko dugu kontsolan :

patch -p1 < gaim-icos-patch.diff

Aldaketak desegin nahi izan ezkero honako hau idatziko genuke :

patch -R < gaim-icos-patch.diff

Informazio gehiagorako : man patch

argazkiak/linux.jpg
TaMaX Idatzia, 2008-03-30 an


Usb-an oinarrituriko hardwarea instalatzen

GNU/Linux-en usb-ean oinarrituriko hardwarea instaltzeko ez dau prozedimendu jakin bat. Hurrengo lerroetan maiz erabiltzen dudan pausuak usten dizkizuet lagungarria zaizuelakoan:

1.- Kontsolan lsusb idatzi .Interesatzen zaizuen ID-a nonbati apuntatu

2.- Webgune honetan aurretik aipaturiko ID bilatu.

3.- Sortea baduzue zuen usb-aren kontrolatzaileak topatu ahal izango duzue.

4.- Ezer instalatu baino lehen weborrian azaltzen informazioa fijatu, izan ere batzuetan kontrolatzaileak ez dira guztiz konpatibleak.

argazkiak/hardware.jpeg
TaMaX Idatzia, 2008-03-30 an


denak


Valid HTML 4.01! Valid CSS! Debian Powered!